2011-2012 IKASTURTEKO 4.MAILAKOAK HONAKO HAUEK DIRA
Ikasturte berria, ikasle berriak laugarren mailan.Sei mutil eta sei neska dira taldea osatzen dutenak. Oso talde polita eta langilea.Hona hemen haien argazkitxo bat iaz Zarauzko malekoian ateratakoa.
Heztea eta txalupa bati motorra jartzea bat da
neurtu, pisatu, orekatu egin behar da...
eta alde guztiak abian jarri.
Baina horretarako
norberak bere baitan izan behar ditu
marinel sen pitin bat...
pirata sen pitin bat...
poeta sen pitin bat...
baita kilo eta erdi pazientzia
metatua ere
Baina lasaigarria da amestea
beharra egiteko unean,
txalupa hura, ume hura
urez urrutira joango dela.
Amets egin nola txalupa horrek
gure hitzen karga eramango duen
urrutiko itsas portuetara, urrutiko irleetarantz.
Amets egitea,
Egunen batean
Gure txalupa
Loak hartzen duenean,
Gure banderak segiko duela
Txalupa berrietan mastan zutik
No hay comentarios:
Publicar un comentario