martes, 20 de abril de 2010

Dimako ikasleak igerilekuan

2009-2010 ikasturteko bigarren hiruhilabetean Dima ikastetxeko ikasleak igerilekura joan ginen. Ikusi-ikusi zein ederki ari diren!!!

miércoles, 14 de abril de 2010

ZUMELTZAN zuhaitz eguna ospatzen


Zein ondo pasatu ginen 2010eko martxoaren 18an!!!
Dimako eskolako kide guztiok hurbildu ginen Zumeltza inguru polit horretara zuhaitzak landatzera. Bukatzerakoan primerako hamaiketakoa izan genuen. Eguraldia nahiko ondo portatu zen baina haizeaaaa! fin-fin ibili zen. Ea datorren urtean ere ospatzeko aukera dugun!!!

domingo, 7 de marzo de 2010

Zuhatzako irla

Uribarri Ganboa urtegiko uharte batean dago, Vitoria-Gasteiztik iparralderantz joan eta 15 kmra. Aterpetxeak 500.000 metro karratuko eremua du. Porlanezko zoru gaineko lonazko 12 logela ditu, literekin, eta egurrezko 28 txabola ere. Instalazio guztiak finkoak dira.

miércoles, 3 de marzo de 2010

Dimako ikasleak Zuhatzan


Urriaren 6,7 eta8an, Dimako ikasle guztiak Zuhatzan izan ginen uretako ekintzak lantzen. Oso ondo pasatu ginen, errepikatzeko moduko ekintza. Hona hemen eskolatik joan ginen guztion argazkia.