Uribarri Ganboa urtegiko uharte batean dago, Vitoria-Gasteiztik iparralderantz joan eta 15 kmra. Aterpetxeak 500.000 metro karratuko eremua du. Porlanezko zoru gaineko lonazko 12 logela ditu, literekin, eta egurrezko 28 txabola ere. Instalazio guztiak finkoak dira.
Heztea eta txalupa bati motorra jartzea bat da
neurtu, pisatu, orekatu egin behar da...
eta alde guztiak abian jarri.
Baina horretarako
norberak bere baitan izan behar ditu
marinel sen pitin bat...
pirata sen pitin bat...
poeta sen pitin bat...
baita kilo eta erdi pazientzia
metatua ere
Baina lasaigarria da amestea
beharra egiteko unean,
txalupa hura, ume hura
urez urrutira joango dela.
Amets egin nola txalupa horrek
gure hitzen karga eramango duen
urrutiko itsas portuetara, urrutiko irleetarantz.
Amets egitea,
Egunen batean
Gure txalupa
Loak hartzen duenean,
Gure banderak segiko duela
Txalupa berrietan mastan zutik
No hay comentarios:
Publicar un comentario